Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Oxitozina erabilgarria izan al daiteke autismoan gertatzen den urritasun sozialerako?

    1. [1] Farmakologia Saila Ramon y Cajal Ikertzailea
  • Localización: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria, ISSN 0214-9001, Nº. 37, 2020, págs. 241-256
  • Idioma: euskera
  • Títulos paralelos:
    • Can oxytocin be useful for social impairment in autism?
  • Enlaces
  • Resumen
    • English

      Autism spectrum disorder is a behaviourally defined neurodevelopmental disorder. It is characterized by two core symptoms: social impairment, and repetitive, restrictive behaviours. Due to its heterogeneous clinical manifestation, complex aetiology and pathophysiology, developing targeted pharmacotherapy is currently a big challenge. Behavioural therapy is the conventional intervention for this disorder; still, most of individuals with autism receive pharmacological treatment to treat associated symptoms, but there is currently no drug available to treat the core symptomatology. Therefore, biomedical research is making an important effort to develop and test new drugs, one of which is oxytocin. Oxytocin is a peptide that acts as a neuromodulator in the central nervous system. Impairments in the oxytocin system during development can influence social behaviour, by modifying synaptic activity and plasticity. In this context, the potential therapeutic use of oxytocin is being studied for social impairment in autism. Several animal models based on monogenic forms of autism show alterations in the oxytocin system, and oxytocin administration improves their social impairments. On the other hand, a significant number of clinical trials with oxytocin in humans are underway. However, unlike research with animal models, there is discrepancy in the results, with some clinical trials showing an improvement in social cognition, whereas others found no effect. This is not unexpected due to the larger heterogeneity in the human population. Consequently, more studies are required to validate the therapeutic usefulness of oxytocin for social impairment in autism and to define which individuals could benefit the most.

    • euskara

      Autismoaren espektroaren nahastea jokabidean definitutako garapen neurologikoaren desoreka da. Bere bereizgarri dira bi sintoma nagusi: batetik, urritasun soziala; bestetik, mugimendu errepikakorrak eta murriztaileak. Autismoaren klinikaren heterogeneotasunagatik, eta etiologia eta fisiopatologia konplexuagatik, farmakoterapia zuzendu bat garatzea da gaur egungo erronka garrantzitsua, eta portaeraren terapia da erabiltzen den ohiko interbentzioa. Hala ere, autismo kasuen %75ak tratamendu farmakologikoa jasotzen du asoziaturiko sintometarako, baina momentuz ez dago sintoma nagusietarako eraginkorrak diren farmakorik. Beraz, farmako berriak garatzeko ahalegin handia egiten ari da ikerketa biomedikoa, eta hauen artean oxitozina daukagu. Oxitozina nerbio sistema zentralean neuromodulatzaile bezala jokatzen duen peptido bat da. Ikusi da garapen goiztiarrean mutazio genetikoengatik emandako oxitozina-sistemaren porrotak jokaera sozialean eragin dezakela, aktibitate eta plastikotasun sinpatikoan eraginez. Testuinguru honetan, oxitozinak autismoaren tratamenduan izan dezakeen erabilgarritasuna eta arrakasta aztertzen ari dira. Batetik, autismoaren forma monogenikoetan oinarritutako zenbait animalia-ereduk oxitozina sisteman nolabaiteko alterazioak erakusten dute, eta hauetan oxitozinaren administrazioak urritasun sozialaren hobekuntza eragiten duela. Bestetik, gizakietan ere hainbat saio kliniko burutzen ari dira oxitozinaren erabilgarritasun terapeutikoa aztertzeko. Baina kasu honetan, animalia-ereduetan ikusi denarekin parekatuz, lortutako emaitzak ezberdinak dira elkarren artean, ikerketa batzuetan kognizio sozialean hobekuntzak ikusi direlarik, baina ez beste batzuetan. Hau ez da oso harritzekoa, gizakien artean dagoen heterogeneotasunagatik. Ondorioz, ikerketa gehiagoren beharra da oxitozinak autismoan izan dezakeen erabilgarritasuna modu sendoago batean balioztatzeko eta baita ere, zehazteko zein banakoentzat izango litzatekeen onuragarrien.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno