Käfka-eremuetan kokatu ditu kamikaz antzerki-kolektiboak 2049. urteko nerabeak. Emoziorik gabeko gizarte batek nerabeen pasioak eta bulkadak kontrolatzeko sorturiko eremu horietako batean, elkar ezagutuko dute Lirian eta Orion neska gazteek, eta euren amodio-historia bizi ahal izateko bidea bilakatuko dute. Lesbianismoa ikusgarri egiteko eta aniztasun afektibo-sexuala lantzeko tresna gisa ere sortu dute antzezlan hezitzaile hau Amancay Gaztañagak, Erika Olaizolak eta Miren Gaztañagak, Gehitu LGTB elkartearen eskariz. Edurne Azkarate, Amaia Irazabal, Iraia Elias, Oier Guillan eta Mikel Ibarguren aktoreek taularatzen dute. Urtebeteko ibilbidea egin du dagoeneko.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados