Gazteez hitz egiten da erreportaje honetan, 16-30 urte bitarteko gazteez. Itxuraz alde handi eguki dezakete 16 urteko batek, 23 urtekoak edo 30ekoak, baina ezaugarri bat ia denek dute: ahalduntze bidean dira, baina oraindik erabat ahuldundu gabe daude. Gaur egun 30 urteko gazte asko oraindik emantzipatu gabe iritsi dira. Hori da egungo paradoxa: prestakuntza handia dute, baina inguruak ez die laguntzen emantzipatzen eta beren kabuz bizitzen. Espazio egokiak eta botere falta dituzte, besteak beste, erabal ahalduntzeko. Egoera hori mahaigaineratu zen EHUko Antropologia, FIlosofia eta Hezkuntza Fakultateak antolatutako "Gazteen ahalduntzea" jardunaldietan. Errealitateari argazki bat ateratzeko, gazteen hitza entzuteko eta proposamenak ezagutzeko aukera zabaldu zen bertan.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados