Malores Etxeberria Arrese, Joanmari Larrarte Telletxea
Euskara ari du. Baietz hernanik! hizkuntza-ohiturak aldatzeko ekimena izan da. hernanin burutu da eta urtebeteko iraupena izan du, berariaz eratutako elkartearen laguntzarekin; 2018ko otsailaren 3tik abenduaren 23ra burutu da 1.117 herritarrek parte hartu duten ekimena. Erronka eremu desberdinak hautatu dituzte hernaniarrek beren ohiturak aldatzeko, hala nola familia, lantokia, lagunartea etab. hilabetero- hilabetero ireki da ekimenean izena emateko aukera. Izan dira, beraz, herritarrak, otsailean izena emandakoak, 11 hilabetez jarraitu dutenak erronkan, hizkuntza-ohiturak aldatzen; eta izan dira 2 hilabetez aritu direnak azaroan eman zutelako izena. herritar bakoitzak hautatu du zein hilabetetan hasi. Jarraipen zehatza egin zaio ekimenari, eta datu horiek kudeatu eta ustiatzeaz Aztiker Soziologia Ikergunea arduratu da. Jarraipen horrek eman dituen emaitzak eta bertatik atera diren ondorio nagusiak biltzen dira artikulu honetan.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados