Euskalgintza da euskara biziberritzearen aldeko ibilbidean kokatzen den dinamika, non gizarteko zein herri-erakundetako eragileak biltzen diren. dinamika horren inguruko gogoeta egin da hemen. Batetik, euskalgintzak izan lezakeen kokapen edo definizio kontzeptuala aztertu da, hala nola hizkuntza politikak eta plangintzak gurean izan duten bilakaera; baita topa ditzakegun euskalgintza motak (berariazkoa eta bide batezkoa) ere. Bestetik, bere helburua betetze aldera, mundu globalizatu honetan zein den euskalgintzak aukeratu beharko lukeen estrategia soziopolitiko emankorrenaz hausnartu da, betiere gizarte berrikuntzaren planteamendua oinarri hartuta.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados