Euskal kultur sorkuntzaren transmisioak, oro har, eta bereziki, hezkuntza arautuan bizi duen egoerak, Elkar Fundazioa, UEU, Jalgi eta Hik Hasi batu ditu eta "Sormenean Hezi, Kulturan bizi" jardunaldia antolatu dute egoeraren erradiografia egiteko urratsak egiten hasteko. Gaur-gaurkoz, kultur transmisioaren egoera alarma gorriak piztekoa dela diote adituek, baina lekuan leku eta arte adierazpide anitzetan ari dira bidezidorrak irekitzen, irakasleen, eragileen eta sortzaileen arteko elkarlanetik. Horietako lekukotasun batzuen berri ematen dute Azpeitiko lan-saioan.
© 2001-2025 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados