Literaturak irakurlearengan izan dezakeen eraginagatik, ikerketa honek euskal haur eta gazte literatura modernoak transmititzen dituen eredu eta irudi femeninoak eta maskulinoak aztertu ditu genero-estereotipoen bitartez. 1980ko hamarkadatik gaur egunera eredu eta irudi horiek izan duten bilakaera ezagutzeko asmoz, kritika literario feministaren gomendioak jarraituz, 125 libururen irakurketa analitikoa egin da. Ondorioen artean, aurrerapenak agertu badira ere, oraindik genero-estereotipoen presentzia nabaria da.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados