Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Prometeo eta Proserpinaren amodioa edo Haur besoetakoa (1970)

Amaia Elizalde Estenaga

  • Haur besoetakoaren testuartekotasun harremanen azterketetan keltiar mitologia eta Vladimir Nabokov-en Lolita (1955) izan dira orain arte aipatuenak. Artikulu honen bidez mitologia aurrekristauaren baitako tradizio grekolatindarrak eleberriaren azaleko nahiz sakoneko mailetan duen presentzia azpimarratu nahi dugu. Proposatzen ditugun harreman hipertestualetatik ondorioztatzen da literatura lan hau euskal “goi-literatura” sortzeko saiakera bat izan zela eta “unibertsal” deitu izan den mendebaldar literatur tradizioaren genealogian txertatzen dela. Honekin batera, paganismoari lotutako irakurketa ideologikoak direla-eta zenbait xehetasun azpimarratuko ditugu


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus