Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Europako Terminologia Elkarteak 2018an Donostian egindako terminologia-gailurraren berri ematea

Maite Imaz Leunda

  • Europako Terminologia Elkartea (European Association for Terminology - EAFT) Europan terminologiaren arloaz arduratzen den irabazi-asmorik gabeko erakunde profesionalak Donostiako Kursaal aretoan gauzatu zuen bi urtean behin egiten duen terminologia-gailurra, azaroaren 22an eta 23an, UZEI Euskal Terminologia eta Lexikografia Zentroaren lankidetzari esker. Gailurraren gaia 3M4Q: Making, Managing, Measuring Terminology. In the pursuit of Quality izan zen. Hitzaldiz osatutako bost saiotan banatuta egon zen, eta, hitzaldi eta hitzaldi artean, poster saioak ere egon ziren. Horrezaz gain, nazioarteko terminologia-sariak banatu ziren; EAFTko kideen urteroko Batzar Nagusia egin zen, eta baita ekitaldi kultural bat ere, atzerritarrek euskal hizkuntzaz eta kulturaz zertxobait ikas zezaten.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus