Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Komunitatea hats bahiturik: Hiztunaren trauma : diagnosia eta paliatiboak

Ainhize de Madariaga

  • Lekukotasun bat hartu eta agertzen diren emozioak azaleratu ditugu, Hiznet Hizkuntza-plangintza ikastaroaren karietara burutu sakontze-proiekturi esker. Hala, ikuspegi psikologikotik kasu baten bizitza-historia ekarri ditugu, hizkuntz-komunitate osoa islatzen duelakoan.

    Gure kasuak –hemendik aitzina Jakilea-, haurtzaroan, egoera traumatikoa bizi izan zuen hizkuntzari dagokionez. Kontua da, psikoterapiaren seigarren urtean deskubritu duela bere zailtasunen iturri nagusienetarikoa hizkuntzaren debekatua eta kanpokoa baliatzera bortxatua izan dela.

    Hau da, Zuberoako herri ttipi batean etxe eta herriko hizkuntza naturala euskara zuten. Baina, bortz urtetan Jakilea eskolarat igorri zutelarik, bertan, hizkuntza errotik debekatu egin zioten. Ondorioz, bi urtez mutu egon zen. Hala, bera eraikitzen zuen hizkuntza debekatu egin zioten bai etxean bai eta eskolan ere.

    Horiek hola, Jakileak, oraingo egunean, 44 urterekin, bizi normala egiteko zailtasunak baditu, eta psikoterapiari esker badu sei urte, korapilo guztiak askatu nahian dabilela. Korapilo potoloena, gai honen muina da: trauma psikosoziolinguistikoa. Kasuaren lekukotasuna, bere terapeutarena -M. J. Sibille- bai eta autore zenbaiten ekarpenei esker josi dugu lan hau, zailtasun horiei paliatiboak proposatu nahian


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus