Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Euskararen egoera eta erronkak ingurune digitalean: Euskararen Aholku Batzordearen begirada

Maite Goñi Eizmendi

  • Euskararen Aholku Batzordeko Ingurune digitalaren Batzorde-atalak hainbat zeregin hartu ditu bere gain azken urteetan, besteak beste, ingurune digitalean euskara sustatzeko egon litezkeen aukera eta arriskuei adi egotearena. Testuinguru honetan kokatu behar da 2016an argitaratutako “Euskarazko IKTak: Gomendioak herri-aginteentzat” liburuxka. Bide-orri honen helburu nagusia da ingurune digitalean, euskararen esparruan, erabakiak hartu edota ekimenak bideratzeko aukera eta ahalmena duen edonori -bereziki Administrazioari- norabide horretan aholkua eskaintzea eta balizko erronken berri ematea. Artikulu honetan, erronka nagusiak zeintzuk izan daitezkeen aipatzen dira. Horrekin batera, Ingurune digitalaren Batzorde-atalak erronka horiek identifikatze aldera emandako zein hurrengo bide-orrirako ematen ari den urratsak ere azaltzen dira.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus