Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Babesa bilatzen duten pertsonen harreran inplikatutako jarreak eta prozesu emozionalak: europar identitatea eta sentsibilizaziorako neurriak

  • Autores: Maitane Arnoso Martinez, Magdalena Bobowik, Janire Arroyo, Ainara Arnoso Martínez, Larraitz N. Zumeta Sánchez
  • Localización: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria, ISSN 1130-5738, ISSN-e 3020-5115, Nº. 110, 2019, págs. 63-82
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Babes-eskatzaileen eta immigranteen etorreraren aurrean hautemandako mehatxu eta beldurra Europako herrien sekurizazioarekin eta mugak ixten dituzten politika-neurrien hedapenarekin lotzen da. Artikulu honek aztergai ditu: fenomeno horren aurrean unibertsitateko ikasleek dituzten emozio eta jarrerak, identitate europarrak jokatzen duen papera, eta nola sentsibilizazio-ekintzen bidez bizilagun berriekiko balio prosozialak susta daitezkeen. Emaitzek adierazten dutenez, zenbat eta identifikazio europar altuagoa izan, orduan eta errefuxiatuei mugak ixteko neurriekin adostasun handiagoa azaltzen da. Aitzitik, zenbat eta europar identifikazio baxuagoa izan, orduan eta balio prosozial eta integrazio-neurriekin adostasun handiagoa. Sentsibilizazio-kanpainek errefuxiatuekiko emozio positiboak eta moralak gehiagotzen ditu eta elkartasunaren aldeko balioak zabaldu.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno