Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Ahozkoaren didaktika bigarren hizkuntzan.

Uri Ruiz Bikandi

  • Ama hizkuntzaz egiten den irakaskuntzan ez dugu ahozko hizkuntza irakasteko tradiziorik. Izan ere, eskolak beti pentsatu izan du haurrak hizketan badakiela eta beraz, bere zeregina idatzian zentratu behar zela. Orain, ordea, gauzak beste era batera ikusten dira: nabaria da haurrek haien ingurunean egiten den ahozko hizkuntza dakitela eta kasurik onenean, inguru horrek erabiltzen dituen aldaera eta erregistro mailak menderatzen dituztela, ez besterik. Gaurko munduan, familiaren eta parekoen arteko mundu estutik ateratzeaz batera, eguneroko solasaz gain, hizkuntzaren erabilera zaindua ezinbestekoa da eta haur gehienek diskurtso mota horiek ez dituzte menderatzen, ez baitituzte praktikatzen. Zenbait genero eta maila erabiltzen ikasteko bide luzean, ezinbestekoa da haurrari laguntzea.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus