Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Alazne Petuya: "Gogoeta egitea oso garrantzitsua da. Zergatik egiten ditugu gauzak, egin nahi ditugulako, modan daudelako edo...?".

  • 22 urtetan Baionako eta Miarritzeko ikastoletan irakasle izan ondoren, azken lau urteotan Seaskako Baionako bulegoan dabil Pedagogia arduradun lanetan. Jaiotzez bilbotarra izan arren, 28 urte daramatza Iparraldean, eta ongi baino hobeto ezagutzen du euskarazko irakaskuntzaren ibilbidea.

    Pedagogiaren garrantziaz jabetzeaz gain, horri buruz gogoeta egiteko beharraz ohartuta dago Alazne. Gogoeta hori bultzatzeko eta bideratzeko akuilu lana egiten duela esan daiteke. Izan ere, eskola baten adar ugari ukitzen eta balditzatzen ditu hezkuntza pedagogiak edo hezkuntza proiektuak.

    Seaskaren ibilbideaz eta estatu frantseseko hezkuntzaren egoeraz mintzatzeko astia ere izan dugu.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus