2004-2005 ikasturtean jarri zen martxan Akuikultura zikloa Mutrikuko BHIn. Jada hirugarren ikasturtea da, eta gero eta ikasle gehiago animatzen dira bertan parte hartzera. Aurten, denera 35-40 ikasle daude, Pasaiatik hasi eta Astigarraga, Eibar, Markina, Laudio eta Nafarroakoak, baina gehienak kostaldetik etorriak dira.
Badakite ez dela erraza Euskal Herrian sektore horretan lanean aritzea, baina gustatzen zaielako daude bertan, bokazioz. Eskaera handia dago mediterraneo inguruan, kanariar uharteetan, Frantzian, Galizian zein Irlandan, eta bertan ikasi duten ikasle batzuk inguru horietan dabiltza lanean. Euskal Herriari dagokionez, Senperen ere badago beste akuikultura eskola bat, baina Mutrikukoa itsasoko akuikultura lantzen duen bakarra da.Bertan dabiltzan irakasleek ere nahiko bokazio dute, ez baita ziklo horretako ataza bakarra ikasgaiak ongi prestatzea eta garatzea. Lan ugari dute hainbeste bizidunekin, eta oporretan eta asteburuetan ere txandak egin behar dituzte arrain haztegiek martxan irauteko. Hori eta gehiago kontatu digu Imanol Garate zikloko irakasleak.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados