Terapeuta eta psikologoen kontsultatik eskoletara hedatu dira Familia Konstelazioak Pedagogia Sistemikoaren bitartez. Eskolako egoerak, gatazkak eta harremanak hobeto ulertzeko balio die hainbati.
Euskal Herrian oraindik oso ezaguna ez den arren, zenbait ikastetxetan esperientzia izan dute, eta ikasi eta ikusitakoarekin gustura daude. Horren lekuko ditugu Leioako Txomin Aresti ikastetxekoak. Euren hitzekin batera, Pedagogia Sistemikoan adituak diren Pilar Feijoo eta Itziar Agirrek gai honetara hurbildu gaituzte, batez ere zertarako balio duen eta nola erabil daitekeen azalduz.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados