Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Aitor Zenarruzabeitia: "Beti galdetzen diet ikasleei: zertara zatozte hona? Aginduak betetzera ala gauzak proposatzera?".

  • Localización: hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria, ISSN 1135-4690, Nº. 140, 2009 (Ejemplar dedicado a: Udako topaketak), págs. 14-21
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Goizean jaiki, buruan abestiren bat sartu, eta buruan bueltaka dugula edo abestuz ematen dugu eguna. Edo, bileraren batean gaudela, boligrafoarekin mahaia jotzen aritzen gara etengabe. Askotan egiten ditugu horrelakoak, batzuetan konturatzen ez garen arren. Bada, musikaterapia da hori. Gure emozioak, haserreak, pozak, ezinegonak… kanporatzeko erabiltzen dugun bitartekoa. Musika ez da soilik “play” sakatzean entzuten dugun egoki egituratutako pieza eder hori; guk ateratzen dugun edozein soinu ere musika da, eta, sarritan, jabetzen ez garen arren, terapia gisa erabiltzen dugu.

      Hori guztia ez dugu guk esan. Aitor Zenarruzabeitiak esan digu. Zenarruzabeitia musika irakaslea eta ikasketaburua da Logroñoko Caballero de la Rosa ikastetxe publikoan. Baina horrez gain, logopeda, musikaterapeuta, psikomotrizista eta psikopedagogoa da. Musika gelara eramaten du musikaterapia, curriculumak eskatzen dituenak alde batera utzi gabe, baina ikaslibururik erabili gabe, hori kontraesan ikaragarria bailitzateke haren iritziz.

      Haurrek, musikaren bidez, balioak lantzen dituzte, eta, lotsak eta beldurrak alde batera utzita, musikarekin gozatzen eta musika maitatzen ikasten dute.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno