Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Isabel Celaá: “Hezkuntza edozein herrialderen eraldaketarako ardatz nagusia da".

  • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu kargua hartu berri du Isabel Celaák ( Bilbo, 1949). Hala ere, badu eskarmentua. Bere hitzetan “ez dira alferrikakoak” alor horretan lanean daramatzan urteak. Hain zuzen ere, 1991 - 1995 urteetan sailburuorde izan zen Fernando Buesak Hezkuntza Saila gidatzen zuenean. PSEko legebiltzarkidea izan da azken hiru legegintzaldietan, eta 1998az geroztik Hezkuntza eta Kultura batzordeko PSEren eleduna izan da. Filosofian, Ingeles filologian eta Zuzenbidean lizentziatua da, eta katedraduna ingelesezko literaturan.

    Ikasturte berria hastearekin batera batzartu da Hik Hasi Celaárekin. Besteak beste, datozen lau urteetarako Hezkuntza Sailak dituen erronka nagusiak, hizkuntza ereduak, hezkuntzaren funtzio publikoa, Europatik ezarritako ildoak, A gripearen ondorioak eta krisi ekonomikoa hezkuntzan izango duen eragina izan ditu hizpide.

    Celaáren hitzetan hezkuntza da edozein herrialderen eraldaketarako ardatz nagusia. Hau da, hezkuntzarik gabe egin daitekeen guztia alferriakakoa dela uste du. Jendarteari, orohar, hezkuntzak duen garrantziaren berri ematea ezinbestekoa dela iritzi dio.

    Abiatu berri duen legegintzaldian Hezkuntza Sailaren helburua nagusia sistema modernizatzea dela azaldu du, besteak beste.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus