30 urte baino gehiagoko ibilbidea du Antzuolako Herri Eskolak. Konstruktibismoaren teoriarekin harremanetan jarri ziren hasiera hartan, eta orduz geroztik garaian garaiko pedagogietatik edanaz joan dira. Baina, batez ere, euren eguneroko praktikaren gainean hausnartuz eta teorizatuz etengabe hobekuntzak txertatu dituzte. Esperientzia hori deskribatzeaz gain, haren inguruko marko teorikoa jaso du Xabier Arregi MUko HUHEZI fakultateko maisuak “Antzuolako Herri Eskolaren eredu pedagogikoa” izeneko doktorego-tesian.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados