Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de "Idazle? Istorio kontalariak bai, behintzat"

Ander Perez Argote, Sara Berasaluce (fot.)

  • Ezberdinak izanagatik, literaturak eta irudiak bat egiten duten eremu lauso eta zabal horretan elkartzen dira Maite Mutuberria eta Mikel Santos ‘Belatz’-en ibilbideak. Literatura amildegia bada, ertz-ertzetik oinez dabiltzanen gisara mintzo dira biak, eroriari tentatuz, baina gehiegi urrundu nahi gabe ere. Literaturatzat dute euren eremua, baina kosta egiten zaie beren burua idazle kategorian kokatzea. Adokinak zapaldu nahi gabe marren gainetik ibiltzen denaren antzera ibiltzen dira haiek ere diziplinen arteko muga zehaztugabeetan, ezinbestean eroriz alde batera edo bestera. Azkenean, izena eman diote inorena ez den euren lur horri: istorio kontalariak. Eta orduan sentitu dira eroso, elkartu dituen Café Iruñako ispiluak, azkenean, denboran bilatutako isla itzuli balie bezala.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus