Euskal Eskola Publiko Berriaren alde lanean zihardutenen bilgune izan zen SORTZEN. Lehen urratsak 1992an eman zituen eta, nahiz eta bere sorlekua EAE izan nafarrak ere berehala egin ziren bertako partaide, Euskal Eskola Publiko Berriari dagokion nazionaltasuna emanez. EAEn 1993an Euskal Eskola Publikoaren legea ezarri ondoren, komunitate honetan mugimendua desagertu egin zen, bere ekinbidea Nafarroak hartu zuelarik.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados