Azaroaren 23an Inaxio Oliveri Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak EAEko sare publikoko Eskola Maparen proposamena aurkeztu zuen. Berak azaldu zuenez, Eskola Maparen proposamena taxutzeko konpromezua betetzen dute eta eskola erkidegoak ahalik eta informazio gehien izan dezan neurriak hartzen dira. Hau guztia gauzatzeko sare publikoan diharduten ikasleen guraso, Euskadiko Eskola Kontseilua eta Eskola Bilguneei aurkezteko die, besteak beste, proposamenaren txostena.
Esparru guztietatik jadanik hasiak dira bere balorazio eta kritikak plazaratzen. Horietako batzuk jasotzen ditugu ondorengo orrialdeetan, proposamenaren puntu aipagarrienekin batera.
Guztia malgua eta moldagarria omen da, aldagarria beraz, orain hasi eta urtarrilak 10a bitarte zabaldu den kontsulta prozesuan.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados