Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Erronkaribarra: belaunaldi berria iragana eta geroa uztartuz.

    1. [1] Gayarre Ikastetxe Publiko
  • Localización: hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria, ISSN 1135-4690, Nº. 5, 1996, págs. 22-24
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Pirinemendien magalean isildu omen zen euskara. Amildegi malkortsuetan jadanik ez da Aitorren hizkuntz zaharraren oihartzunik eta Erronkaribarreko aiton-amonek beraiekin eraman omen dituzte betirako supazter txokoan bere gurasoei ikasitako mintzaira eta ipuinak. Haraneko mendi eta errekek soilik gordetzen dituzte arbasoengandik aurreko mendeetan jasotako euskal izenak, behin izan zenaren lekuko leial.

      Baina sua ez da erabat amatatu. Erronkariko eskolako jolastokian sei haur ari dira jolasean, haien ezpainetatik bere gurasoek betirako galdua uste zuten hizkuntzaren doinu samurra datorkigu. Unai, Oihane, Luken, Edurne, Arantxa eta Unai dira, iragana eta geroa uztartuz.

      Erronkaribarra Nafarroako ipar-ekialdeko kantoia da, Zuberoa eta Aragoiarekin mugan. Nafarroako Hizkuntza Politikaren arabera, zonalde mistoan dago kokaturik. Ikasurte honetan Erronkariko Gayarre ikastetxe publikoan D ereduko gela bat zabaldu da. Kristina Sanz erronkariarra (11 kilometrora dagoen Burgi herrikoa) gela horretako irakaslea dugu, proiektu honen bultzatzailea.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno