Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Hizkuntzen bereizketa goiztiarra jabekuntza elebidunean.

  • Autores: Kristina Elosegi Aduriz
  • Localización: hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria, ISSN 1135-4690, Nº. 16, 1997, págs. 6-11
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Euskarazko kasuen eta gaztelaniazko preposizioen jabekuntza-garapena haur elebidun batengan aurkezten dugu lan honetan1 Elebitasunaren inguruan egin diren lan garrantzitsuenak agertuz hasiko gara. Ondoren, eskuartean ditugun bi hizkuntzen jabekuntzari buruz egin diren lanak azalduko ditugu, eta gure ikerketaren atal baten laburpena adieraziz amaituko dugu. Gure ikerketa burutu ahal izateko, urtebete eta hamaika hilabetetik, hiru urte eta sei hilabete bitarteraino, hamabostero haurrari bi hizkuntzetan eginiko bideo-grabaketetan oinarritu gara. Lortu ditugun emaitzetan ikusi ahal izango dugunez, aztertutako haurrak ia aldi berean eta nahasketarik gabe lortzen ditu bai euskarazko kasuak, bai gaztelaniazko preposizioak, egitura hauek oso ezberdinak diren arren bi hizkuntzetan. Horrela, gaur egun beharrezkotzat jotzen diren ingurugiroko, gizarteko eta psikologiako baldintzak betez geroz, aztertutako egitura linguistikoen jabekuntza elebidun orekatua posible dela baiezta genezake.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno