Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Haur txikienen heziketa: Haur Hezkuntza aztergai Ikastolen Elkartearen jardunaldietan.

  • Jardunaldi Pedagogiko arrakastatsuak suertatu dira aurten Ikastolen Elkarteak antolatu dituenak. Haur Hezkuntza (0-6 urte) gaiaren inguruan 300 pertsona inguru bildu ziren Gasteizen otsailaren 9, 10 eta 11an. Haur Hezkuntzarekin lotuta hainbat aurkezpen eta esperientzia ezagutzeko aukera eman dute jardunaldiok. Besteak beste, etapa honetako curriculumaz, haurraren ezaugarri psikopedagogikoez, inguruarekiko eta helduekiko duen komunikazioaz, horren kalitateaz, hezkuntza garai hau baliabide egokiagoz hornitzeko eraz eta abarrez egin da gogoeta, azken helburua gure hezkuntza eredua hobetu ahal izatea izan delarik. Zeregin hori guztioi dagokigula ahaztu gabe, jardunaldiko ekarpenak zabaltzea eta konpartitzea denon mesederako izango dela uste dugu. Asmo horrekin bildu ditugu hurrengo orriotan jardunaldietako hiru hizlariren ekarpenak.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus