Informatikan aditua den gizon hau EHUko Informatika Fakultateko irakaslea da. Fisikan lizentziatu ondoren, irakaskuntzan hasi zen lanean. Informatikan doktoradutza lortu eta 19 urte daramatza Informatika Fakultatean eskolak ematen.
Badaki Teknologia Berrien inguruan beharrak eta ezintasunak daudela irakaskuntzan, eta irakasleei lan hori samurtzen eta laguntzen saiatzen da. Hik Hasi Udako Topaketetan Interneten erabilera kritikoak hezkuntzan duen garrantziaz hitz egin zuen. Gai horren inguruan dauden kezkak, jokaerak eta ikuspegiak izan ditugu hizpide.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados