Haur eta helduen literaturan hainbat liburu argitaratu ditu idazle adunar honek, batik bat haur literaturan. Oso gaztetan hasi zen ipuinak eta poemak idazten, eta 40 liburutik gora kaleratuak ditu.
Egun Donostiako Erizantza Eskolan eta Enpresa Eskolan Euskara Teknikoko eskolak ematen dihardu. Gasteizko Euskal Filologiako Fakultatean Literatura arloko doktoradutza eskolak ere ematen ditu.
Ipuinak eta poemak idazten jarraitzeaz gain, ordea, besteei ere bide horretan laguntzeko ahaleginak egiten ditu. Adibidez, "Poesia eskolan" izeneko hitzaldi eta mintegi asko eman izan ditu. Berak garbi dauka eskolan ipuina eta poesia lantzea aberasgarria dela alderdi askotatik begiratuta.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados