Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Kontrola eta boterea euskal irakaskuntzan.

Paulo Iztueta Armendariz

  • Guk geure eskola, euskal irakaskuntza aurrera! aldarrikatu genuen abenduaren 16an Bilboko kaleetan. Euskal hezkuntzaren alde egindako lanari jarraipena emateko asmoa tinko agertu genuen, eta hemendik aurrera bide beretik jarraituko dugula ere bai.

    Azkenaldian Madrildik zein Paristik jasaten ari garen erasoen aurrean geure indarrak batu ditugu. Era berean, egoeraren eta gure urteetako lanaren balorazioa egiteko tartea hartu dugu. Elkartu, hausnartu eta gure norabidea zuzen eraman behar dugu.

    Azken urteotako gertaeren gorabeherak Paulo Iztuetak laburbidu dizkigu. Ildo beretik, egungo egoeraren aurrean euskal irakaskuntzan dabiltzan hainbat pertsonen iritziak ere jaso ditugu. Guztien baloraziotik gauza bat ondorioztatzen da: guk geure eskola, euskal irakaskuntza aurrera.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus