Iazko irailean Evorako Unibertsitatean (Portugal) Paulo Freireri buruzko nazioarteko kongresua burutu zen. Hainbat hizlariren hitzaldiak entzuteko parada izan zen, guztiek Paulo Freireren pentsamendua izan zutelarik hizpide gutxi edo gehiago. Horietako bat Michael Apple izan zen. EEBBetako Wisconsin Unibertsitateko irakasle honek hezkuntza eta boterearen arteko harremana sakonki aztertu du eta mundu osoan ezaguna den Education and Power (1985) izenburuko lan ospetsuaren egilea dugu. Horrez gain, ezkutuko curriculumaren esanahiak ere aztertu eta teorizatu ditu. Gaur egun hezkuntzaren soziologia kritikoaren buruetako bat dela azpimarratu behar dugu. Gaztelaniaz zein frantsesez bere hainbat lan aurki ditzakegu, besteak beste, Ideologia eta curriculuma (1986), Politika kulturala eta hezkuntza (1996) eta Eskola demokratikoak (1997).
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados