Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Mari Carme Boqué: "Oso garrantzitsua da gatazkak tratatzeko modu konstruktibistak, positiboak eta sortzaileak ikastea".

  • Localización: hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria, ISSN 1135-4690, Nº. 65, 2002, págs. 30-32
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Hik Hasi II. Udako Topaketetan Gatazken tailerra... dagokion irtenbideekin izeneko saioa eman zuen Mari Carme Borqué katalanak. Aspalditik dabil gai hori lantzen; hasieran bere kontura eta ondoren Rosa Sensat erakundean. Gai horren inguruan interesatutako eta sentsibilizatutako pertsonek talde bat osatu zuten, eta geroztik arrakasta handia izan duten ikastaroak antolatu dituzte; bai Rosa Sensaten eta baita Hobetuz eta Garatu bezalako Kataluniako formazio programetan ere.

      Guía de la Mediacación Escolar izeneko gida bat egina du. Gatazkaren gaia lantzeko ikasleekin egin daitezkeen ariketak eta adibideak biltzen ditu bertan.

      Hik Hasi II. Udako Topaketetan eman zuen saioa interaktiboa izan zen; gatazka ardatz bezala hartuz eta hortik abiatuz, ikasleekin batera elkarrizketaren eta bakearen kultura nola sor eta landu daitekeen hausnartzeko aukera ireki zuen.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno