Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Euskal Girotze Barnetegiak: euskaraz bizitzeko

  • Euskararen erabilerak kezka ugari sortzen ditu irakasle eta gurasoen artean. D ereduko matrikulazioak urtetik urtera igotzen doaz. Giro erdaldunetan ere euskaraz ikasten duten ikasleak gero eta gehiago dira.

    Haatik, sarritan euskara eskolako eremuan gelditzen da, ez da hortik kanpora ateratzen. Etxean, kalean, lagunartean eta abar erdara nagusitzen da. Ikasleek euskara eskolarekin erlazionatzen dute, eta gainontzeko giroetan euskarak ez du lekurik. Zinea euskaraz? Euskarazko komikiak? Etxeko solasaldiak euskaraz? Auzoko dendetan euskaraz? Kiroldegian euskaraz? Bizi diren ingurunean hori posible denik ere ez zaie bururatzen.

    Euskal Girotze Barnetegietan bost egun pasa ondoren, ordea, iritzi hori aldatu egiten zaie. Eskolatik kanpora ere euskaraz bizi daitekeela konturatzen dira. Hori kontatu digute, bederen, Euskal Girotze Barnetegietako arduradunek, irakasleek eta ikasleek.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus