Leioa, España
Artikulu honetan Émile Durkheimen pentsaerari dagokion gizarte-fenomeno «normal» eta «patologikoen» arteko bereizketa orokorraren inguruko kontsiderazio teoriko labur batzuk aurkeztu ondoren, Gizarte-Lanaren Banaketa-ri buruzko bere doktorego tesiak barne hartzen duen gizarte industrial modernoen patologien azalpenari, alegia kapitalismoaren gaitzen diagnostiko durkheimiarrari –edo, autore beraren hitzetan, «gizarte-lanaren adierazpen anormalei»- erreparatuko diogu. Idazki honen helburu nagusia gizarte fenomenoen ebaluazioari dagokion tresna metodologiko durkheimiarraren analisi zehatza eskeintzea da, beti ere Metodo Soziologikoaren Arauak eta Gizarte-Lanaren Banaketa liburuetan gaiari buruz barne hartzen dena uztartuz.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados