Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Hezkuntza Komunitate Dialogikoak: partaidetasuna eta eraldakuntza oinarri dituen ametsa.

  • Gurasoek ba al dakite zer den ikastetxeko hezkuntza proiektua? Ikasleek egiten al dute zuzendaritzaren funtzionamenduari buruzko ebaluaziorik? Langile ez irakasleek ikasleak zein baliotan hezi behar diren pentsatzen al dute? Irakasleek gainontzekoen araudi bera jarraitzen al dute? Horiek denak elkartzen al dira gai horiek denen artean eztabaidatzeko, sakontasun handiagoz ezagutzeko eta erabakiak hartzeko? Galdera horien baiezkoa jasotzea ez da hain erraza egungo ikastetxeetan.

    Ikastetxe batzuk konturatu dira horretaz, eta horrexegatik hartu dute eraldatzeko erabakia. Ez daude guztiz gustura ikastetxearen azterketa sakonetik ondorioztatzen den argazkiarekin, ezta horrek duen esanahi teorikoarekin ere. Egoera berri bat sortu nahi dute, ikastolako kide guztiak subjektuak diren egoera berri bat amesten dute eta lortu nahi duten horri Hezkuntza Komunitate Dialogikoa deitu diote.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus