Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Hilde De Smedt: "Etorkinak errespetuak sentitzen dira euren hizkuntza eta kultura aintzat hartzen direnean, eta horrek beste hizkuntzak ikastea, eta integrazioa bera, errazten du".

  • Foyer etorkinen integraziorako zentroak adar asko ditu eta horietako bat hezkuntzakoa da. Horren arduraduna da Hilde De Smedt.

    Etorkinen integrazioa lortzeko hezkuntza sisteman zenbait aldaketa egin behar zirela uste zuten Hildek eta bere lankideek. Holandako Foyerrek sisteman bertan jatorrizko hizkuntzaren irakaskuntza berma zedin lortu zuen. Haatik, Belgikako egoera eta legeak ez dira berdinak. Zaila da dagoen sistema eta egitura aldatzea, baina ahaleginak bere fruituak ematen ditu: Bruselako zazpi ikastetxetan proiektu bikulturalak ezarrita daude etorkin italiarrentzat, espainiarrentzat eta turkiarrentzat, eta datorren ikasturterako beste zentro batean arabiarrentzat eskaintzea espero dute.

    Etorkinen jatorrizko hizkuntza eta kultura errespetatzeak beren integrazioa errazten duela frogatu dute, eta bide batez eleaniztasunaren abantailak ikusarazi ere bai. Edonola ere, bidea ez da erraza: ikastetxeak, irakasleak, gurasoak eta instituzioak konbentzitu beharra dago.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus