Kultura eta hizkuntza aniztasunaren trataera gero eta garrantzi gehiago hartzen ari da Euskal Herrian. Etorkinak betidanik egon baldin badira ere, gaur egun datozenen ezaugarriak ezberdinak eta anitzagoak dira. Ondorioz, hizkuntza, kultura, ohitura eta erlijio ezberdinak nahasten ari dira gureekin batera. Etorkin horien integrazioak kezkatzen gaitu; euskal kultura ezagut dezaten nahi dugu, euskaraz bizi daitezen nahi dugu, eta hori posible izan dadin dauden bideak eta aukerak bilatzen dihardugu.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados