Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Gaitasun diskurtsiboa: hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren didaktikan giltzarri.

Itziar Idiazabal Gorrotxategi, Luis María Larringan Aranzabal

  • Haur etorkinak gure eskoletara heltzen direnean, kezka nagusia hizkuntza izaten da; hau da, haur horiei nola irakatsi ahalik eta lasterren euskara/gaztelania, guk ez baldin badaki(zki)gu beraien hizkuntza(k), ez eta beraiek geureak. Kezka honi aurre egin nahirik, azken urteotan Euskal Herriko talde bat edo beste material didaktikoak sortu gogoz lanean ari dira. Testuinguru honetan kokatu behar dugu gaitasun diskurtsiboaren garrantzia. Izan ere, orain arte Euskal Herrian lehen hizkuntzaren (H1) eta bigarren hizkuntzaren (H2) irakaskuntzan, ez du leku handiegirik (edo lekurik) izan ikuspegi diskurtsiboak, eta gure ustez, hizkuntzen eta hizkuntza aniztasunaren didaktikan, nozio klabeetako bat da. Artikulu honetan, laburkiro bada ere, honen garrantziaz ohartarazten saiatuko gara.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus