Hezkuntza barrutik ezagutzen eta bizitzen dutenei hitza eman nahi izan diegu Euskal Eskola Publikoaren Legearen inguruko iritzia eman dezaten. Legearen aurrekariak, legea bera eta etorkizuna izan ditugu hizpide mahai inguruan bildu ditugun hiru lagunekin. Ana Eizagirre Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkarteko lehendakaria izan da gurasoen ikuspegiaren lekuko. Iñaki Etxezarreta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko zuzendariak, berriz, ikastolen mugimenduaren ahotsa ekarri du. Eta Marije Fullaondo Sortzen-Ikasbatuaz elkarteko kideak publifikatu ziren ikastolen alderditik begiratu du.
Legearen aurreko eztabaidetan parte hartu zuten hirurek eta legearen ezarpena zein ondorengo 10 urteak modu ezberdinean bizi izan dituzte. Ezbairik gabe, zeresana badute.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados