1993an ezarri zen Euskal Eskola Publikoaren Legea EAEn, eta 10 urte iragan ondoren gogoeta egiteko tartea edo denbora hartu dugu. Legea ezarri aurreko egoera, giroa eta eztabaidak gogoratzearekin batera, legea bera eta ekarri zituen edo ez zituen aldaketei so egin nahi izan diegu. Eta bidenabar, baita etorkizunari ere.
10 urte ez dira asko, baina balorazio bat egiteko lain bai. Horretan jarri ditugu hezkuntzako hainbat esparrutan dabiltzan zenbait lagun. Hasteko, Paulo Iztueta EHUko Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasleari balorazio pedagogiko bat eskatu diogu. Jarraian, legea Legebiltzarrean onartu zenez eta erabakia alderdi politikoek hartu zutenez, politikariei eman diegu hitza. Segidan sindikatuen iritzia jaso da. Eta azkenik, aldizkari honetako elkarrizketa nagusian ere gai bera jorratu da hezkuntzan dabiltzan hiru kideren arteko mahai ingurua osaturik.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados