Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Euskal testu liburugintza XXI. mendearen atarian.

Miren Gurutze Ezkurdia Arteaga, Begoña Bilbao Bilbao, Karmele Pérez Urraza

  • Paulo Freire brasildarrak eta Jose Migel Barandiaran euskaldunak esana da, ikerlariak ondoen bere herrian ikertzen duela, berarentzat ingurune hori delako ezaguna eta hurbila.

    Gu euskaldunak gara, euskaraz mintzatzen garelako, Euskal Herriko bizikide garelako eta baita Euskal Herrian bizi garelako ere.

    Europako herririk zaharrenetakoa gara eta, era berean, Europako zein munduko herri garatuenekin bat egiten dugu; garapen teknologikoan ere punta-puntan gaude. Berba batean, herri modernoa gara. Hezkuntza da mundu moderno horretan identitatearen sortzaileen artean garrantzitsuenetakoa eta gizabanakoaren garapenean eragin handia dauka, hain zuzen ere, gizataldeen hizkuntza eta kultura erreproduzitzen dituelako.

    Gure ikerketaren xedeetariko bat Euskal Herriari buruz eskolan zein ikastoletan irakasten denak nolako ezagutza erreproduzitzen duen argitzea da.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus