Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Gordon I. Porter: "Arrakasta lortzeko gela berezirik ez dugula behar erakutsi dugu".

  • Localización: hik hasi: euskal heziketarako aldizkaria, ISSN 1135-4690, Nº. 83, 2003, págs. 20-23
  • Idioma: euskera
  • Enlaces
  • Resumen
    • Kanadatik etorri zen Gordon L. Poter jauna "Guztientzako eskola" biltzarrera. Presque Isleko Maine Unibertsitateko Hezkuntzako irakasle elkartua da eta Inclusion InterAmericana erakundeko lehendakaria. Heziketa barneratzailearen ereduez eta estrategiez mintzatu zen hitzaldian, lan horretan eskarmentua duen gizona baita: 20 urteko esperientzia du eskola barneratzaileetan eta funtsezko liderra izan da bere erkidegoan, probintzian eta haietatik kanpo eskola programa barneratzaileak sortzeko orduan.

      Kanadan 1982an hasi ziren eskola barneratzailearen ideia zabaltzen. Gordon L. Porterren probintzian, New Brunswick-en, 1982tik 1985era jardun zuten ideia hori lantzen eta 1986an probintzia osoan zabaldu zen. Gaur egun eskola barneratzaile gehien dituen herrialdea da.

      Ez da harritzekoa, berez, Gordon L. Porter mundu osoan zehar aritzea horrelako ikastetxeak sortzen eta aholkuak ematen.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus

Opciones de compartir

Opciones de entorno