Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Mel Ainscow: "Eskola barneratzaileagoak lortzeko, eskolan lan egiteko moduak aldatu egin behar dira. Eskola kultura aldatu behar da".

  • Berritzeguneek Donostian antolatu zuten "Guztientzako eskola" biltzarrean parte hartu zuen Manchesterreko Unibertsitatean Hezkuntzako irakasle eta Ikerketa dekano ohi honek.

    Hezkuntzari lotutako bere jardunean hainbat erakundetan parte hartu izan du. Besteak beste, UNESCOko, UNICEFeko eta Save The Childreen-eko aholkularia da. UNESCOren irakasleak prestatzeko "Hezkuntza premia bereziak gelan" proiektuaren zuzendaria izan da. Proiektu horren barruan munduko 80 herrialde baino gehiagotan egiten dira jarduerak. Cambridge Unibertsitatean "Guztiontzako hezkuntzaren kalitatea hobetzen" ikerketa eta garapen proiektua koordinatu zuen. Eta "Hirietan bikaintasuna" lidergoa garatzeko taldeko partaidea da. Madrilgo Hezkuntza Ministeritzari hezkuntza politika barneratzaileei buruzko aholkuak ematen ere jardun da.

    Ikerketa ugaritan murgilduta egon da betidanik eta argitalpen sorta bat ere kaleratua du. Gehienak eskola barneratzailearen ingurukoak dira, eta gai hori izan da elkarrizketaren ardatz.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus