Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Arangoiti, elkartasunaren ikastola.

  • Orain arte Irunberriko arroileko saiek biologoen, ornitologoen eta zaleen arreta erakarri izan badute ere, aurten euskaldun guztiona bereganatu du Arangoiti ikastolakoak. "Harriz herri, Irunberri" leloarekin irrifarrez agertu zitzaigun iazko urte hasieran Nafarroa Oinezeko jaia iragarriz. Zoritxarreko eguraldiaren festa eguna bertan behera gelditu eta gero, "euroak euri, eutsi ametsari" esanez laguntza eskatu zigun.

    Euskal Herri osotik Irunberrira ailegatutako euroei esker Arangoiti ikastolak eraikin berria egin ahal izango du.

    Baina ikastola eraikina baino zerbait gehiago da. Proiektu pedagogiko sendoa, irakasle saiatuak, guraso langileak eta ikasle gogotsuak dituen ikastola da. Txikia izan arren, badu zer erakutsia. Inplikazioa eta partaidetza azken muturreraino eramaten dituzte, eta eskola eredugarria da horretan.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus