Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Hezkuntza sistemen trukea: Euskal Herria eta jatorrizko herriak.

Itziar Aramayo Elordi

  • "Mundua Euskal Kulturan" hainbat etorkinen elkarte eta euskal kulturaren nahiz hezkuntzaren eragilek elkarlanean garatzen ari diren ekimena da. Euskal kulturaren normalizazioaren oinarrian, kultura aniztasunaren elkarbizitza lortzea da ekimen honen helburua. Horretan, lehen pausoak 2002. urtean eman ziren, etorkinen kolektiboen eta euskal kultura zein hezkuntza eragileen arteko elkar hurbilketarako eta ezagutzarako aukera eman zuten jardunak gauzatuz. Horietatik hainbat ondorio eta erronka zehatz atera ziren. Hain zuzen ere, 2002ko jardunalditik ateratako ondorioen emaitza da 2003ko azaroaren 29an Gasteizko Europa Jauregian ospatu zen topaketa. Lehen pauso gisa, topaketa honetan, hezkuntza esparruan kokaturik, Euskal Herriko, Kolonbiako, Ekuadorreko eta Marokoko hezkuntza sistemen trukea egin da.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus