Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Bernard Aucouturier: ""Egin, egin, egin" esaten du gizarteak eta ez dago haurraren ulerkuntza eta entzuketaren filosofiarik".

  • Praktika psikomotrizitatearen aita da Bernard Aucouturier frantsesa. Euskal Herrian jarraitzaile asko ditu, Bergarako UNEDeko Psikomotrizitate Eskolaren inguruan mugitzen direnak, batik bat. Eskola horrek behin baino gehiagotan ekarri izan du Euskal Herrira, eta iaz ere Gasteizen azaroaren hasieran ospatu ziren jardunaldietan aritu zen.

    Txikitatik giro pedagogiko irekian hezia izan zen. Aita irakaslea zuen eta antzerkia asko gustatzen zitzaiona. Freineten laguna zen, eta haren pedagogia jarraitzen zuen. Ama, berriz, ezkerreko militantea zen, gai sozialekin oso konprometitua zegoena eta politikan murgildua zebilena. Giro horretan, gurasoek inoiz ez zuten behartu eskolara joatea, eta nahi zuenean joaten zen.

    Haur eskoletan asko ibilia da eta urte askotako eskamentua du. Arlo teorikoan zein praktikoan jarduna da. Liburu berri bat argitaratzekoa da laster: Praktika psikomotrizitatean soilik zentratu gabe, haurraz, pedagogiaz eta hezitzaileen jarreraz asko hitz egiten du liburuan. Grau argitaletxeak jarriko du gure eskuetan gutxi barru.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus