Lizeo gaztea da Baionakoa, eta euskaraz ikasteko aukera ematen duen bakarra Iparraldean. Horregatik biltzen dira bertan denak, zuberotarrak, baxenabartarrak eta lapurtarrak, guztira 179 ikasle eta 20 irakasle. Emeki-emeki ikasle kopurua handituz doa, baina oraindik txiki izatearen abantaila biziki estimatzen dute, elkar ondo ezagutzearena eta hurbil sentitzearena, alegia.
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados