Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Iñigo Urrutia: "Gizartea euskaraz funtzionatzeko moduan jarri beharko genuke hezkuntza sistemaren bitartez".

  • "Hizkuntza eskubideak eta euskara hezkuntza sisteman" izenburua daraman tesia egin du Iñigo Urrutia EHUko Ekonomi eta Enpresa Zientzien Fakultateko irakasle bizkaitarrak. Abenduan argitaratuko da tesi osoa biltzen duen liburua gaztelaniaz, eta aurrerago euskarazko bertsioa kaleratuko da, laburragoa, zuzenagoa.

    Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak egin ondoren, abokatu lanetan jardun zen urte batzuetan eta handik unibertsitatera egin zuen salto; lehenbizi Deustuko Unibertsitatera beka batekin lan egitera, eta ondoren EHUra irakasle lanetara. Euskara juridikoari lotutako gaiak izan ditu beti esku artean, euskararen estatus juridikoa aztertze aldera. Hizkuntza eta zuzenbidea, zuzenbidea eta hizkuntza. Tesi honetan hirugarren osagai bat gehitu du: hezkuntza.

    Ikuspegi juridikoa askotan aspergarria izan litekeela aitortzen du, baina gauza interesgarriak ere badituela azpimarratzen du, aldi berean. Sententzia oso interesgarriak omen daude, eta asko ikas omen daiteke. Printzipio juridikoek esaten dutenetik abiatuta, gauzak alda daitezkeela dio.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus