Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Maddalena Tedeschi, Sandra Piccinini: "Udal haur eskolak hiriarenak dira, hiritar guztienak. Denok sinesten dugu proiektuan eta hori funtsezkoa da".

  • Herriak berezitasunen batengatik bihurtzen diren ezagun munduan zehar. Ospetsuak dira Gernikako piperrak, Portugaleteko zubi zintzilikaria, Lantzeko inauteriak, Idiazabalgo gazta... Bada, Italiako Reggio Emilia herrian bertako udal haur eskolak dira famatuak.

    Herri osoa inplikatzea lortu duen proiektua orain dela 31 urte sortu zen, eta erreferentzia bilakatu da munduan zehar. Leku askotatik joaten da jendea Reggio Emiliako esperientzia bertatik bertara ezagutzera. Alderantziz ere gertatzen da; hango pedagogoak eta arduradunak ere ateratzen dira kanpora. Azken bidaia Euskal Herrira egin dute. Sandra Piccinini Reggio Emilia Instituzioko lehendakaria eta Maddalena Tedeschi pedagogoa gure artean izan ditugu, elkarrekin Hik Hasi jardunaldietan.

    Italiarrek berezko duten graziarekin eta umorearekin aritu dira 300 lagunen aurrean azalpenak ematen eta Reggio Emiliako esperientziaren nondik norakoak azaltzen. Argi gelditu da oinak lurrean dituztela, eta ez direla ideia teorikoetan galduta gelditzen. Egunero-egunero daude haurrak, familiak, hezitzaileak, garbitzaileak eta sukaldariak elkarrekin eta hor sortzen dira elkarrizketa eta elkarbizitza.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus