Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko Aholkulari Pedagogikoa da Xabier Garagorri, baita EHUko irakasle ere, Didaktika eta Eskola Antolaketa Sailean. Lanari batere beldurrik ez dion gizon hau "Eskolaldirako Euskal Curriculuma" egitasmoaren zuzendaritza taldeko eta diseinu taldeko kidea da.
Eskolaldirako Euskal Curriculumaren aurkezpen publikoa egin berri dute. Orain, proposamen horri eskolek bereziki, baina baita gizarteak ere zer onarpen maila ematen dion ikusi beharko da. Ahal beste ikastetxetan proiektua eztabaidatzea eta baloratzea da euren helburua, irailean bertan hasita. Euskal curriculumak zabalduko dituen ateen berri jakiteko irrikaz hurbildu gara Xabier Garagorrirengana.
© 2001-2026 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados