Gero eta ozenago datorren pentsamendua da: “lanik ez badute aurkitzen, alfer-alferrik izango dira gure ahaleginak. Haurra horretarako prestatu behar da, lana aurki dezan eta bizimodua ateratzeko gai izan dadin”.
Pentsamendu iturri horren atzetik etorri dira enpresa munduaren eta ekonomia zuzentzailearen heziketarako ildoak: kalitatea, lehiakortasuna, arrakasta, norgehiagoka, guk gurea, ez politizatu, dagoena dago eta utzi utopiak… Lehen beste ildo batzuk zeuden Euskal Herriko eskoletan: gizarte justuago baten alde egitea, gizarte hobea lortzea, zuzentasunaren eta ekitatearen aldeko heziketa… Gaur egungo eskola ekonomiaren zerbitzura al dago?
© 2001-2024 Fundación Dialnet · Todos los derechos reservados