Ayuda
Ir al contenido

Dialnet


Resumen de Pedro Miguel Etxenike

  • Izabako medikuaren eta andereñoaren semea Euskal Herriko zientzialari ezagunena izatera iritsi da, eta oraindik ikusteke dago nora ailegatuko den. 1972an lizentziatu zen Zientzia Fisikoetan Nafarroako Unibertsitatean. Doktoregoak egin zituen Cambridgeko Unibertsitatean (1976) eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan; azken horretan, Zientzia Fisikoetakoa (1977). Cambridgeko Unibertsitateko Cavendish laborategian aritu zen lanean, eta mundu zabalean aritu da kolaboratzen eta hitzaldiak ematen. Gaur egun EHUko Fisikako katedraduna da (materia kondentsatuan) eta Donostia International Physics Center-eko lehendakaria.

    Tituluak adina sari eman dizkiote; besteak beste: kultura arloko Vianako Printzearen saria 1997an, Asturiasko Printzearen Ikerketa Zientifiko eta Teknikoaren Saria 1998an, Euskaldun Unibertsal izendatu zuten urte berean, EHUko Urrezko Domina 1999an eta Blas Carrera Ikerketa Sari Nazionala iaz.

    Laborategiak eta gelak ez ezik, bulegoak ere lanleku izan ditu, batez ere 1980-1983 bitartean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu izan zenean, eta 1983-1984an, Hezkuntza eta Kultura sailburu eta gobernuko bozeramaile izan zenean.


Fundación Dialnet

Dialnet Plus

  • Más información sobre Dialnet Plus